UGT, LAB, STEILAS, ELA, Interinok Taldea eta CCOO sindikatuok, “Gure haurrak ere badira” ekimenarekin bat eginez, jarraian daukazuen mezua zuen ikastetxeko langile eta familien artean zabaltzea eskertuko genuke.
Tamalez, aurreikusten genuen bezala, 2025-2026 ikasturte honetan ere aurreko ikasturtean ireki genuen dinamikarekin jarraitu behar dugu. Palestinaren aurkako genozidioak eta horrek haur eta nerabeengan duen eragin bereziak ez du etenik, eta guk hainbat ekimen gauzatzen jarraituko dugu Euskal Herriko ikastetxeetatik.
Mezu honen bidez EHko ikastetxe guztietara eraman nahi dugun hurrengo ekimenaren berri eman nahi dizuegu:
OSTEGUNETAN MOBILIZAZIOAK IKASTETXE GUZTIETAN
Gure haurrak ere badira ekimenetik Hezkuntza komunitate osoa (langileak, ikasleak eta familiak) gonbidatu nahi dugu ostegunero Palestina pairatzen ari den genozidioa salatzeko kontzentrazioak bultzatzera.
Deia egiten dugu kontzentrazio horiek antolatzeko eta parte hartzeko, hurrengo helburuekin:
•Palestinarekiko elkartasuna adierazi
•Genozidioa gelditzea eskatu
•Israelekin dauden harreman oro etetea exijitu
- LEMA: “Hezkuntza komunitatea Palestinarekin! Genozidioa STOP!”
MOBILIZAZIO PROPOSAMENA:
•Haur eta Lehen Hezkuntzan familiekin, ikasleekin… sarrera/irteeran elkarretaratze bat egin eta argazkia ateratzea proposatzen dugu.
•Haurreskoletan langileek argazkia ateratzea eta ahal den heinean familiekin batera egitea proposatzen dugu.
•Lanbide Heziketa eta Bigarren Hezkuntzan atsedenaldietan elkarretaratzeak ikasleek ere bertan parte hartu ahal izateko. Bestela sarrera-irteeretan ere izan daiteke.
- NOIZ: ostegunero, irailaren 25ean hasita. Oraingoz 4 astez luzatuz
- Irailak 25
- Urriak 2
- Urriak 9
- Urriak 16
- BIDALKETA ETA HEDAPENA: Ikastetxe bakoitzeko irudi horren argazkiak bi helbide hauetara bidaltzeko eskatzen dizuegu:
gurehaurrak@gmail.com
Hezkuntzakomunitateapalestina@gmail.com
*Argazkiari ikastetxearen izena eta herria gehitu beharko zaizkie.
Ekimen honez gain, beste mobilizazioren baten berri izan dezakegu. Honen inguruko informazio zehatzagoa hurrengo egun/asteetan bidaliko dizuegu.
Aldez aurretik, mila esker!